Gaur egungo mundurako hezkuntza hirueleduna, baloreetan oinarritua eta guztientzakoa.

“Gure onena ematen dugu beraien onena eman dezaten”

Salesianos Donostia 0 eta 16 urte bitarteko haurrentzako nazioarteko ikastetxe bat da, ikaskuntza maitatu, garatu eta maila intelektual, pertsonal eta sozialean hazteko aukera eskaintzen duena.

Heztea askoz gehiago delako. Emozioei balioa ematea da, ikasleak munduko erronkentzako prestatzea da, beraiengan sormena eta egonezina garatzea da, pentsamendu kritikoa sustatzea da.

Zoriontsu izaten ikastea da beraiek izan nahi duten horretan bihur daitezen.

Nola egiten dugu? Irakaskuntza teknika abangoardistenak erabiliz.

Estimulazio goiztiarra

0 eta 6 urte bitartean da plastikotasun zerebral gehien dagoen momentua eta baita ikaskuntza gaitasun sinestezinak ere. Gure estimulazio programekin antolaketa neuronal ona eta ikaskuntza sustatzen ditugu.

Informazio gehiago

Adimen anitzak

Guztiek ez dugu modu berdinean ikasten, eta ez ditugu interes berdinak ere. Adimen anitzen aldetik lan eginda ikasleei aukerak ematen dizkiegu beraien interesak kurrikulumeko edukiekin lotzeko.

Informazio gehiago

Ikaskuntza kooperatiboa

Ikasleak bere eta gainontzekoen ikaskuntza maximizatzeko taldeka lan egiteko proposamen didaktikoak jartzen ditugu martxan.

Informazio gehiago

Ikastetxearen digitalizazioa

Gailu digitalak irakaskuntza eta ikaskuntzarako tresna boteretsuak dira eta horregatik ikasle bakoitzak gailu bat izateko prozesuan gaude murgilduak (1x1).

Informazio gehiago

Hirueledun eta D eredua

Gaur egungo gure errealitatea hirueleduna da. Ezinbestekoa da ingelesa eta euskara menperatzea mugarik ez izateko. Gure ingeleseko irakaslegoa natiboa da eta titulu maila gorenduna, Proficiency.

Informazio gehiago

Berrikuntza pedagogikoa

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, lan kooperatiboa, ulerkuntzarako irakaskuntza, pentsamendu estrategiak… bezalako tresna pedagogikoak erabiltzen ditugu. Gainera psikologo, pedagogo eta logopeda talde bat dugu ikasleen ikaskuntza zailtasunak hauteman eta gainditzeko.

Informazio gehiago

Adimen emozionala

Egoera emozionalak gure ikaskuntza baldintzatzen du. Salesianos Donostian ikaskuntza giro atsegina eta lasaia bilatzen dugu, non zaintze, errespetu eta emozioen onarpenerako tartea dagoen.

Informazio gehiago

Jostatuz ikasi

Eta asteburuan zehar ere ikasten jarraitzen dugu gure GAZTETXO Antzerki Eskola eta Aisialdiko taldearen bitartez. Adimen anitzak eta baloreak lantzen ditugu arte eszenikoen bitartez.

Informazio gehiago

100 herrialde baina gehiagotan presentzia

Gure hezkuntza oinarritzen den baloreak unibertsalak dira, eta horregatik Ikastetxe Salestarrak mundu guztian zehar zabaldu dira.

120.000 ikasle paregabe baina gehiagorekin

Pertsona bakoitzak gaitasun eta ezaugarri berezi batzuk ditu eta gure lana hauek identifikatu eta indartzea da. Denok berdinak garelako, baina pertsona bakoitza paregabea delako.

Conoce quiénes somos

Eta lehen mailako 8.000 irakasle

Haur bakoitzaren prestakuntzarako gakoa dira eta beraz beraien prestakuntza propioa eta irakasle bezalako trebetasuna funtsezkoak dira.

“Beren biziko abentura etxe ondoan hasten da”

Salesianos Donostia Ikastetxea/School

Lizardi Bidea, 12
20015 Donostia

Jar zaitez gurekin harremanetan

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.